XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ramontxo, ikusiko duzu orain nola yo biar duten Andre Madalen.

Ta nere denbora guzian bertzerik egin ez banu bezala, asi naiz yotzen Andre Madalen.

Ramontxo gelditu zen arrituta, baita ni ere.

Ordun gogotu zidan ensaiatu biar nula nere aitak yotzen zun pieza bat, asi bai bañan beiñ ere ezin akautu zuna, baita ere bandan yotzen genitunak.

Ta gero erran nion Ramontxori: - Guazen gure etxera! Yo biar ditut piez ok aitaren antziñian!.

Alletu nintzenian gure etxera, an ziren bortz edo sei gizon musian eta solasian, eta erran nion nik aitari: - Aita, eztuzu erraten pito bat eztutela balio, eta deus ere ez naizela izanen?.

Orain aditu biar duzu, nik yota, zuk asi ta ezin akautu duzun musika ori!.

Ta yo nion pieza ura, eta gelditu zen arrituta, solasik egin gabe.

Gañera yo nitun bertze bortz edo sei piez.

Aitak, ori ikusi zunian, pentsatu zun bere kordiona saltzia, eta bertze bat obiagua erostia, nik ikasteko.

Yakindu zun Abaskene etxean bazela kordion bat kromatikua, eta egin zun kanbioa (...).